Diru laguntzak
Diru laguntza hauek jaso ditugu:
Azpeitiko udala: 9.990 € Kabugan (Rwanda) etxetxoak eraikitzeko.
Irungo Udala: 60.180 €, proiektu hauetarako:
· Kabugan (Rwanda) ur edangarria hornitzeko sare berri bat eraikitzeko-1. Fasea.
· Guairá-ko (Paraguay) ekintzaileak indartzeko eta jarraipena egiteko.
· Emakumea gaitzeko/alfabetatzeko zentroaren garapenerako Pereiran (Kolonbia)
Errenteriako udala: 5.358 € Kabugan (Rwanda) etxetxoak eraikitzeko.
Loiuko udala: 1.000 € Emakumea gaitzeko/alfabetatzeko zentroaren garapen proiekturako Pereiran (Kolonbia)
Elizbarrutiko misioak: 20.800 € ama-eskoletako jantokietarako Kabugan (Rwanda).
Iturriaga fundazioa: 4.000 €
Kutxa Fundazioa: 5.704 € Kabugan (Rwanda) etxetxoak eraikitzeko.
Zaisa: 4.500 € Kabugan (Ruandan) bekak emateko.
Bidalitako laguntza humanitarioa:
Rwandara 14 pakete bidali dira eta Mamoré fundazioarekin elkarlanean edukiontzi 1 bidali da Kongora.
Sentsibilizazioa
Pandemiak eragindako egoeragatik aurreikusita zeuden sentsibilizazio-jarduerak ezin izan dira egin, izan ere
herritarrekin zuzeneko kontaktua beharko luke.
Proiektuen aurkezpena:
Zirkular honetako lehenengo atalean aipatutako proiektuez gain, zeinek aldeko ebazpena izan duten, honako hauek aurkeztu dira:
Andoaingo Udaletik: Nekazaritza-proiektua Kabugan (Rwanda)
Azkoitiko Udaletik: Etxetxoak eraikitzeko Kabugan (Rwanda)
Orona Fundaziotik: Tanzaniako haurrei laguntzeko Camelot proiektua.
Urteko batzarra
Irailaren 22an egin zen Elkartearen Batzar Orokorra, Covid-19agatik atzeratua izan baitzen, eta 2019ko
ekitaldiko kudeaketa eta kontuak onartu ziren, baita 2020 urterako aurrekontua eta jarduerak ere.
Bestelakoak
Urteko kontuak ikuskatu ditu Gaycak, eta Elkarteen Erregistroan aurkeztu da.
Euskadiko GKE-en Koordinakundearen bileretan parte hartu da bideo-konferentzia bidez.
Jasangarritasun sareko tailerraren bileretan parte hartu da bideo-konferentzia bidez.
IRUN, 2020ko abendua
Deja una respuesta