Dirulaguntzak
Dirulaguntza hauek jaso ditugu seihileko honetan:
-Andoaingo Udalaren aldetik: 7.000 €, Kabugako (Rwanda) nekazaritza proiekturako.
-Orona Fundaziotik: 1.000 €, Tanzaniako “Kamelot” harrera-etxearen proiekturako.
-Mamoré Fundaziotik: 8.000 €, bekatarako.
-C. Gandarias Fundazioaren aldetik: 10.000 €, Kabugako (Rwanda) etxetxo-proiekturako.
-Azkoitiko Udalaren aldetik: 7.800 €, Kabugan (Rwanda) etxetxoak eraikitzeko proiekturako.
-Hondarribiko Udaletik: 12.062 €, Kabugako (Rwanda) nekazaritza proiekturako.
-Eguzkitza ikastetxea: 300 € Beken proiekturako.
-Lizarraldetik: 1.954 € Beken proiekturako.
Laguntza humanitarioa bidaltzea.
-Lehen seihilekoan 16 pakete bidali dira Rwandara, hainbat materialekin.
Sentsibilizazioa
-Otsailean Lizarrako Lizarraldea ikastetxera joan ginen bertako ikasle eta irakasleei hitzaldi bat emateko. Kabugan (Rwanda) egiten diren jarduerei buruzko informazioa eskaini genien.
-Maiatzaren 19an, berriz, ERRENTERIA MUNDUAN jardueran parte hartu genuen. Udalak antolatu zuen ekimen hori, finantzatzen dituen proiektuen berri emateko herritarrei. Kasu honetan bideo konferentzia bidezko solasaldia izan zen.
Proiektuen aurkezpena
-Kabugako (Rwanda) etxekoen eraikuntza Errenteriako Udalean.
-Emakumea gaitzeko zentroa garatzea Pereiran (Kolonbia) Loiuko Udalean.
Urteko batzarra
-11/2020 Lege Dekretua, martxoaren 31koa, eta egungo egoera dela eta, atzeratu egin da Ohiko Batzar Orokorra egitea, behar bezalako bermeekin deitu ahal izateko.
Askotarikoak
-Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko kontseiluan parte hartzea, bideokonferentziaz.
-Irungo Udaleko Lankidetza eta Tolerantzia Batzordearen bileretan parte hartu da.
-Hirugarren Mundurako Botikak GKErekin kolaboratzea.
-Euskadiko GKE-en Koordinakundearen bileretan parte hartzea, bideokonferentziaz.
-Jasangarritasun-sarearen tailerreko bileretan bideo-konferentzia bidez parte hartzea.
-Funtsak biltzeko kanpaina bat egin da, Covid19ak Pereiran (Kolonbia) eta Kabugan (Rwanda) izandako uholdeek eragindako premiei erantzuteko.